ELA, manifestazio eskubidearen alde
2002/09/13
Bilbon Gora Euskal Herria! aldarrikapenarekin biharko deituta dagoen manifestazioa egiteko eskubidearekin ELA bat dator, eta defenditu egiten du.
Bilbon Gora Euskal Herria! aldarrikapenarekin biharko deituta dagoen manifestazioa egiteko eskubidearekin ELA bat dator, eta defenditu egiten du.
ELAk Eusko Jaurlaritzari adierazpen, bilera eta manifestazio eskubideak berma ditzala eskatzen dio, gure erakundeen zeregin nagusia herri honen eta bertoko herritarren eskubideak eta borondatea ordezkatu eta defenditzea baita. ELAren iritziz, eskubide eta borondate horien aurkako estrategiak eta erabakiak betearaztea ez dagokio Eusko Jaurlaritzari, ez Ertzaintzari ez berau osatzen duten langileei.
2002-09-13