Errenteriako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greban jarraitu, eta mobilizazioak deitu dituzte
Errenteriako udalari ere dei egiten dio ELAk herritarron dirua bideratu dezan kalitatezko zerbitzu duina bermatzeko hitzarmena duen enpresa batera, eta ez mozkinak handitzea helburua besterik ez duten enpresa multinazionalera; pribatizatuta duen zerbitzuarekin gertatu legez. Feminizatutako kolektiboen lan baldintzen aldeko apostua egin eta benetan bizitza erdigunean kokatuko duten zerbitzuen alde egin behar du Udalak. Are gehiago pandemian zehar arloko profesionalek euren osasun fisikoa eta psikologikoa arriskuan jarri ondoren. Zoritxarrez, baina, ikusezin izaten jarritzen dute.
Langileek mobilizatzen jarraituko dute. Gaur egin duten asanbladan honako hauek adostu dituzte:
-Astelehena, uztailak 12: Errenteriako Alamedako kioskoan kontzentrazioa 10:00etan, eta 18:00etan kotxe karabana, Mataderotik hasita.
-Asteartea, uztailak 13: Koldo Mitxelena plazan dantza entsegua. 18:00etan kotxe karabana, Mataderotik hasita.
-Asteazkena, uztailak 14: 12:30ean kotxe karabana, Mataderotik hasita. 18:00etan Manifestazioa Diputazio plazatik Udaletxera.
-Osteguna, uztailak 15: 10:00etan Alamedan eta Udalaren aurrean kontzentrazioak.
-Ostirala 16: Grebalarien dantzaldi aldarrikatzailea, 12:00etan Alamedan.