Bankuak laguntzeko gezurretan ari direla salatu du ELAk
Kontu publikoak xahutzeko Banka eta arduradun politikoen artean adosjartzea nabaria izan da, beti ere banka eta kapitalari dirua emateko. Honek herritarrak gehiago pobretzea ekarri du eskubide sozialak eta lan eskubideak urratuz. Hori esplikatu nahian gezurra lotsagabe erabili dute:
-
Higiezinen burbuila ezkutatu dute urtetan, espekulazioak egundoko etekinan ematen zien bitartean.
-
Stres-eko testekin eta higiezinen aktiboen balorazioarekin gezurra esan dute. Espainiako kutxak eta bankuak “Europaren inbidiazkoak” zirela berretsi zuten. Bitartean aktibo higiezinen balorazioa puztu egin zen eta iruzurrean oinarrituriko balantzeak aurkeztu ziren.
-
Bankari emandako laguntzak maileguak suspertzeko zirela esaterakoan gezurra esan dute. Laguntza horien xedea espekulatzaileak kobratzeko lehentasuna jarraitzen izatea da, espekulatzen jarraitu ahal izateko.
-
Konstituzioa aldatzeko sakoneko arrazoia ezkuatuaz gezurra esan zuten. Benetako lehentasuna zorra ordaintzea da, beraiek kobratzen jarrai dezaten.
-
Miloitako kalte ordainak baimendu dituzte krisi honetara ekarri gaituzten bereberentzat.
-
Eta gezurrak esaten jarraitzen dute...
Adibidetzat harturik, pentsatu beharra dago alderdi politikoei barkaturiko maileguak banka eta aginte politikoaren lankidetza eta adosjartze estuaren emaitza direla. Gutxienik lizuntzat jo behar da kutxak eta bankuek zenbateko dirutza barkatu die alderdiei ezkutatzea.
Egoera honek erantzule politikoak ditu eta eginiko delituak argitu beharrean daude. Horregatik, dagokion salaketa ezartzea erabaki dute ELAk eta Galizako CIG sindikatuak.