Pello Igeregi: "Lan erreforma iruzur hutsa da, Gobernuak ez du bere hitza beteko"

2022/01/27
Pello Igeregi: "Lan erreforma iruzur hutsa da, Gobernuak ez du bere hitza beteko"
Lan erreforma izan dute ardatz Hamaika Telebistan, Pello Igeregi, ELAko negoziazio kolektiboko arduradunarekin. `Gakoak´ saioan azaldu duenez, lan erreforma "iruzur hutsa" da. Igeregik baieztatu duenez, Gobernuak ez du hitza beteko, ez duelako 2012ko lan erreforma indargabetuko. "Larriena da lan erreforma honek 2012ko lan erreforma behin-betiko indargabetzeko esperantza lurperatzen duela", salatu du. Egoera hau aldatzea ezinbestekoa dela adierazi du, eta horretarako mobilizazioen beharra azpimarratu.