Milaka lagunek bat egin dute pentsionistek zein erresidentzietako egoiliarren senideek deitutako mobilizazioekin
2020/10/31
Asko dira pentsionistek eta erresidentzietako egoiliarren senideek elkarrekin dituzten kezkak. Horietako bat zahar etxeetako egoera da. Kezka lehenagotik zetorren, baina Covid-19ak eragindako krisiak bi mugimendu hauen arteko elkarlana sendotu du. Horren lekuko eguerdian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin diren manifestazioak.
Milaka izan dira deialdiari babesa erakutsi dioten herritarrak. ELAk –Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren kide den heinean– bat egin du deialdiarekin, eta elkarlan honen garrantzia azpimarratu nahi du. Erresidentzietan bizi den egoerak argiki uzten du eredu honek ez duela funtzionatzen eta aldaketa ezinbestekoa dela. Ezinbestekoa da zaintza sistema publiko, unibertsal eta doako aldarrikatzea.