Maiatzaren 31an itxialdiak eta manifestazioak egingo dituzte zerbitzu publikoetako langileek
ELA eta STEE-EILAS sindikatuek EAEko zerbitzu publikoetako greba deialdia birformulatzea erabaki dute, maiatzaren 31rako borroka eta mobilizazio eguna iragarriz, kontzentrazioekin, itxialdiekin eta kaleko protestekin. Eguna 18:30etan egingo diren hiru manifestaziorekin burutuko da, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
Bi sindikatuek salaketa berresten dute, zerbitzu publikoak jasaten ari diren eraso sistematikoen aurrean, eskubide sozial eta laboralen murrizketen aurrean eta lanpostuen galera eta enpleguaren suntsiketaren aurrean.
ELA eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariak bat etorri dira esaterakoan mobilizazioekin jarraituko dutela, grebak baztertu gabe, baina “denborak eta moduak ongi neurtuta”.