Erretiro aurreratua eragotzi nahi du Rajoyren gobernuak

2012/11/07
Erretiro aurreratua eragotzi nahi du Rajoyren gobernuak
ELAk Espainiako Kongresura igorritako agiriak erretira ditzala eta azken urteotako erreformak bertan behera utz ditzala eskatu dio Rajoyri. Erretiroei buruzko erabakiak Hego Euskal Herrian har daitezela exijitu du sindikatuak, baita kotizazio sozialak eta pentsioak berton kudeatzea ere.

 

Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Janire Landaluze, ikerketa bulegoko kideak, Rajoyren gobernuak pentsio-sisteman egin nahi dituen aldaketak zaldu dituzte Bilbon. ELAko ordezkariren iritziz, erretiro aurreratua hartzeko aukera eragoztea eta bide honetatik sisteman sartzen direnen pentsioak murriztea dira aldaketen helburu nagusiak.

Novalen esanetan “pentsioak murriztea administrazioek biztanleria oro har pobretzeko egiten ari diren politikaren beste urrats bat da. Administrazioek ez daukate inongo eragozpenik gizarte-prestazioak murrizteko, aldi berean milaka milioi euro bankuei ematen dizkietelarik”.