ELAk plantillak handitzea eta ratioak jaistea eskatu dio Nafarroako Hezkuntza Departamentuari, ikasgeletan modu seguruan hasteko eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko
                
              - Ikasgeletan sartzeak plantilla handitzea ekarri behar du nahitaez. Beharrezkoak diren segurtasun-neurriak ezartzeak eta ikasleei kalitatezko arreta emateak plantillak handitzea ekarri behar du ezinbestean. Plantilla horiek handitzen ez badira, lan-baldintzen prekarizazioa eta, azken batean, lan-kargak gehitzeagatik murrizketak ezartzen ariko da Departamentua, gaur egun zuzendaritza-taldeekin egiten duen bezala, itzulerako protokoloak inplementatzeko zama beraien gain utzi baitu.
 - Ikasgelara modu presentzialean itzultzea ahalbidetuko duten ratioak bermatzea, ratioak jaitsiz. Hau ezinbestekoa da aukera-berdintasunean hezteko eskubidea bermatzeko eta klase telematikoen aldian nabarmendutako desberdintasunak konpentsatzeko. 
 - Langileen eta ikasleen osasuna bermatzea: ratioak jaistea, plantillak handitzea, espazio alternatiboak planifikatzea, langile kalteberak babestea, eskolako erizaina ezartzea eta abar.
 - Irizpide pedagogikoak eta emozionalak kontuan hartzea.
 - Baliabide teknologikoak jartzea ikasle eta irakasle guztientzat.
 - Langileen lan-baldintzak ez okertzea.
 - Langileak ez daitezen egin egon litezkeen kutsatze kasuen arduradun.
ELAn lanean jarraituko dugu gogor osasuna eta kalitatezko hezkuntza publikoa bermatu dadin ikastetxeetara itzultzean.