ELAk 110 urte bete ditu gaur

2021/07/23
ELAk 110 urte bete ditu gaur
Orain dela 110 urte, 1911ko uztailaren 23an, 178 euskal langilek sindikatu berri baten oinarriak sinatu zituzten Bilboko Correo kalean. Handik hona, ELAren historia eraldaketa eta borrokaren historia izan da, Mitxel Lakuntzak idatzitako artikulu honetan azaltzen den bezala. Zorionak 110 urte hauetan ELAkideak izan direnei, gaurko militanteei eta zergatik ez, biharkoei ere. Gora euskal langileria!