CCOOek eta UGTk are gehiago okertu dute Estatu-hitzarmenaren aurre-akordioa
ELAren kritikak ikusita, CCOOek eta UGTk erantzun zuten akordioa "egundo ez bezalakoa" zela, eta "metalgintzaren probintzia-hitzarmen guztiei aurrera-eragin mugagabea" emango ziela.
Abuztuaren erdialdean argitaratu den hitzarmenean ez da aipamenik egin probintzia-hitzarmenei aurrera-eragina emateaz. Berriz ere estatuko sindikatuek okerragotu dute aurre-akordioa.
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan CCOO eta UGT hitzarmena sinatzearen alde agertu ziren, probintzia-hitzarmenei aurrera-eragina emateko bidea zelakoan. Baina artikulu hori kendu arren, sindikatu horiek akordioa sinatu dute, horrek erakutsi digu zein den benetako helburua: lan-baldintzak beherantz berdintzea.
Gainera, sindikatu horiek negoziazio-mahaia berriro osatzearekin mehatxatu dute, estatu-mailan "soldatak berdintzeko".