NUPeko garbikuntzako langileek zerbitzua esleitzeko baldintzak legez kanpoko direla salatzen dute
Eguneroko ahalegin handi horren gibelean langile batzuk daude, garbitzaileok; eta "aski da" erratea erabaki dugu. Ez dugu Garbikuntza Plegu hori onartuko, lehentasuna diru-kontuei, eta ez pertsonei ematen baitzaie.
UPNAko Zuzendaritzari eskatzen diogu gure plegua Kontratu Publikoen Lege berriaren araberakoa izatea. Gainera, gure pleguak diru-horniketa nahikoa izan behar du, lan-baldintza duinak izateko adinakoa.
Gauzak horrela, bihar asteazkenean, azaroak 14, goizeko 8tan, NUPeko langileen lan-baldintzak kaxkarrak salatzeko eta legea betetzen duen plegua eskatzeko, ELA eta LAB sindikatuek kalejira protesta zaratatsua antolatu dute NUPeko ikasgela-eraikinetik abiatuta. NUPeko ikasle mugimenduak, komiteak eta mugimendu feministak protestan parte hartzera deituta daude.