Jaurlaritzak bere langileen %40 behin-behineko izatera behartuko ditu
Beraz, Eusko Jaurlaritzak ez du beteko Icetako Legean ezarritakoa, ezta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak behin-behinekotasuna %8 baino txikiagoa izateko agindua ere, eta lau langiletik hiru egoera horretan jarraitzera kondenatuko ditu.
Sektoreen arabera:
|
|
Behin-behineko langileak |
Eusko Jaurlaritzak onartutako plaza kopurua |
Langile behin -behineko lan eskeintza onartuta |
Behin-behineko langileen portzentaia |
|
Osakidetza |
24648 |
3723 |
20925 |
%48 |
|
Hezkuntza |
15000 |
3040 |
11960 |
%40 |
|
Administrazio orokorra |
4767 |
3684 |
1083 |
%12 |
|
Guztira |
44415 |
10447 |
33968 |
%40 |
Iturria: Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Jaurlaritzaren datuak.
Segurtasun Sailerako onartutako plaza eskaintzari dagokionez, ez dute beteko aurten izango diren jubilazio edo ezintasunen ondorioz sor daitezkeen hutsuneak, gutxienez 500 baino gehiago izango baitira. Horri gehitu behar zaio egun adostutako 8.000 kideko plantillatik urrun gaudela, 7.500etik behera.
Jaurlaritza Euskal Herriko ABLErik handiena izaten jarraitzearen alde egin du, eta egiturazko lanpostuak betetzeko aldi baterako enplegua modu sistematikoan, abusuzkoan eta iruzurrez erabiltzen jarraituko du.
Horrek guztiak agerian uzten du Jaurlaritzak ez duela borondate politikorik behin-behinekotasunari, gehiegikeriari eta iruzurrari aurre egiteko, eta, are gehiago, prest dago legea ez betetzeko pribatizazioarekin zerbitzu publikoekin negozioa egiten jarraitzeko. Guztia, gainera, sindikatuoi bizkar emanez. Kopuru horiek sindikatuekin inolako adostasunik gabe erabaki baititu.
ELAk ez du egoera hori onartuko, eta mobilizazioak eta grebak bultzatzen jarraituko du behin-behinekotasunak dakarren prekarietatearekin amaitzeko. Bide juridikoa lantzen ere jarraituko du sindikatuak, Jaurlaritzak Iceta Legean ezarritakoa eta Europako Justizia Auzitegiaren agindua ez betetzearen aurrean.