Bizkaiko foru aldundia

ELAk asteazkenerako deitutako bi orduko lanuztea egiteko deia egin du

2026/06/15
ELAk asteazkenerako deitutako bi orduko lanuztea egiteko deia egin du
Gaur ehundaka langileek hartu duten parte langileen batzordeak deituriko batzarrean. Bertan, aldarrikapenak berretsi eta asteazkeneko lanuzteen aldeko deia zabaldu da, hitzarmen berri bat eta telelan egoki baten alde.

Hitzarmenik gabe sei urte igaro ondoren, lanuzte honen oinarrian honako aldarrikapen hauek daude: erosahalmenaren galera berreskuratzea, langileen beharrei erantzungo dien telelan proposamen egoki bat ezartzea, eta lanpostu duinak ahalbidetuko dituen lanaldi murrizketa, besteak beste.

ELAk Aldundiko langile guztiak deialdiarekin bat egitera animatzen ditu. Kontuan izan behar da, sei urteko negoziazio gabeziaren ondoren, mobilizazioak iragartzearekin batera negoziazio mahaia eratu dela eta, aurrekoetan ez bezala, Aldundiak du hura blokeatzeko ausardiarik izan.

Argi geratu da, tamalez, berriro ere, mobilizazioen bidez soilik aldatzen direla zuzendaritzen borondatea; beraz, mobilizazio bideari eustearen aldeko apustua egiten da.