itasua itv (bergara eta zarautz)

Grebalariek protesta egin dute Gasteizko jaien hasieran

2026/08/04 Industria eta Eraikuntza Urola-Kosta Deba
Grebalariek protesta egin dute Gasteizko jaien hasieran
Gasteizko jaien hasierarekin bat eginez, grebalariek mobilizazioa egin dute Eusko Jaurlaritzari gatazkaren konponbidean inplikatzeko eskatzeko.

Bergarako eta Zarauzko Itasua ITVko 55 langileek greba mugagabeari eusten diote, Gipuzkoako gainerako ITVetako lan baldintzekin parekatzea eskatzeko. Urtean 133 lanordu gehiago egiten dituzte, eta urteko soldatan 2.000 eta 6.000 euro arteko aldea dago gainerako ITVetako langileekin alderatuta. ELAk gogorarazi du enpresaren jabeek azken urteetan sei milioi euroko dibidenduak banatu dituztela.