Arkemako langileak bost hilabete greban

2015/02/16
Arkemako langileak bost hilabete greban
Irailaren 9an Arkema multinazional frantsesak enpresa-batzordeari jakinarazi zion Alonsotegiko (Enkarterriak) lantegia itxiko duela; ondorioz, zuzeneko 59 langilek eta zeharkako beste 20k enplegua galduko dute. Egoera honen aurrean langileek greba mugagabea hasi zuten, eta lanpostuen defentsan hainbat mobilizazio egin dituzte, Gaur elkarretaratze berri egin dute Bilbon.