Mitxel Lakuntza: "Eduki eta hobekuntzarik gabeko argazki propagandistikoa da Enpleguaren aldeko Itun Soziala"
Idoia Mendiaren Saialak aste honetan aurkeztutako Enpleguaren aldeko Itun Sozialari dagokionez, idazkari nagusiak adierazi du ez duela benetako neurririk jasotzen. "Akordioa neurriz hutsik dago, gehiago du erretorikatik eta propagandatik". Hainbat eragilerekin argazkia bilatu dela dio, edukiak baino. "Hori da politikaren aurpegirik tristeenetako bat".
EAEko gizarte ekimeneko grebei dagokienez, Lakuntzak uste du patronalek ez dituztela "etxeko lanak egin", sektoreko langileek eskatzen dituzten hiru aldarri nagusiei erantzun gabe jarraitzen dutelako: KPIa eta enplegua bermatzea, eta lan kargei aurre egiteko irtenbideak. "Ulertzen dut familien haserrea, baina erantzunkizuna oinarrizko lan hobekuntza horiek onartu nahi ez dituen patronalarena da".
Grebengatik ere kritikatua izanik, Lakuntzak gogorarazi du sindikatuaren prozedura "negoziatzea, hitz egitea eta bide hori amaitzen denean, grebara jotzea" dela. Mobilizazio horiei esker, ziurtatu du "soldata galera txikiagoa da hemen estatuan baino, eta aplikazio bermeekin". Horregatik, Bilboko alkate Aburtok maniestazioak "espaloietatik" egitea proposatu zuela eta, Lakuntzak esan du zinegotziak ez duela "errespeturik eta sentsibilitaterik" bere lan-egoera hobetzeko edo Osakidetza defendatzeko borrokan ari diren pertsonekiko.
Elkarrizketa osorik, HEMEN