ELAk ohartarazten du lanaldia luzatzeak langabezia asko gehituko lukeela
Lanaldia luzatzeko eskaria ez dugu onartzen; patronalaren jokabidea berekoia da, diru-goseak besterik ez du mugitzen, eta setaz ari da krisiaz baliatzen bere pribilegiozko kokapena hobetzeko. Kapitalak eragin duen krisia (besteak beste, enpresen etekinekin egin izan den joko espekulatiboak eragin duena) eskubide laboralak suntsitzeko erabiltzen ari da.
Patronalak badaki babes politikoa duela; badaki ere azken erreformek bere eskariak asetu dituztela (hiru erreforma laboral eta bi negoziazio kolektiboaren egiturarenak, bi urte eskasetan) eta, horrekin aski ez eta gehiago eskatzen du. Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuak eskatzen duen guztia ematen dioten artean, lan-harremanetako desoreka are gehiago handituko da; hau geldiarazteko bide bakarra indar sindikala da.
ELAk berretsi egiten du patronalaren eta gobernuen asmoak eragozteko modu bakarra dagoela, antolakuntza sindikala. Klase politikoak oreka guztiak apurtzea erabaki du, eta langileak alde batera utzi ditu. Gure ustez banaka jokatuz gero ez dago irtenbiderik; ez dira posible. Gezurrari gezur, langabeziak markak hausten ditu, baina bera sortzen duten politika zentzugabeak ez dira aldatzen. Honelako patronal bat geldiarazteko, hainbesteko babes politikoa duena, sindikalismo antolatu eta indartsua behar da. Hori da ELAk aurre egin beharreko erronka: langile-klasea antolatzea, bere interesak defenditu ahal izateko.