Bizkaiko erresidentzietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute

2016/12/23
Bizkaiko erresidentzietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute
Euren soldatetan eta baldintza sozialetan hobekuntzak exijitzeko asmoz. 60 lanuzte eta gero, eta urtebete borrokaren jarraituz, gaur Bilbon manifestazioa egin dute. Arriaga plazan hasi eta Diputazio aurrean bukatu da. Bertan, antzezpena gauzatu dute: Olentzerok ikatza ekarri dio sektore honetako arduradun nagusiari.

Gaizka Miguel, erresidentzietako borroka sindikalaren arduradunak Bizkaiko Diputazioa egin du langileen lan-baldintzen erantzule. Ildo beretik, eskaera zehatza egin dio: patronalei exigitzea zaintzaren kalitatea hobetzeko neurriak har ditzatela.