Lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraituko dute
Alestis Aerospace Vitorian lanuzteen hirugarren egunean, langileek berriro egin dute bat enpresa-batzordeak egindako deialdiarekin, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako. Alestiseko hitzarmenaren negoziazioak geldirik jarraitzen du.
Alestis Miñaoko Parke Teknologikoan dago (Araba), eta Airbus eta Boeingerako osagai aeronautikoak fabrikatzen ditu. Enpresa batzordeak (2 UGT, 2 ELA, 2 CGT eta 2 LAB) Aciturri Aerostructures taldeari (enpresaren % 49ren jabea) eta Sonacari ( % 51ren jabe berria) egotzi die negoziazioa desblokeatzeko borondate falta.
Egoera horren aurrean, mobilizazioei eusten diete. Hurrengo lau orduko lanuzteak ekainaren 2an, 4an, 9an eta 11n izango dira. Gainera, ekainaren 2an, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Gasteizko Andre Maria Zurian, egoera publikoki salatzeko eta hitzarmen duina eskatzeko.
Batzordeak "onartezintzat" jo ditu enpresak egindako proposamenak. Izan ere, lan-karga eta eskaerak igotzen eta enpresaren emaitzak hobetzen diren bitartean, zuzendaritzak eskubideak murriztu nahi ditu eta KPItik gorako soldata-igoerak bermatzeari uko egiten dio.