Enplegua eta gizarte-eskubideen alde datorren astean egitekoak diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute

2013/03/07
Enplegua eta gizarte-eskubideen alde datorren astean egitekoak diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute
Elkarlanean dabiltzan sindikatu eta eragile sozialak datorren astean enpleguaren alde martxoaren 12an eta 16an egitekoak diren manifestazioen aldeko deia egin dute gaur goizean Bilbon. Era berean, bertan behera utz ditzatela hipoteka ordaindu ezinik dauden eta etxe-kaleratzeak mehatxatutako pertsonen aurkako jardunbideak, eskatu dute.

 

Gizarte-estaldurek jasango dituzten murrizketak, salatu dituzte elkarretaratzean parte hartu dutenek." Gizarteak eskatu eta behar duenaren aurkako noranzkoan doa Jaurlaritza. Gizarte-babes handiagoa behar da, ez eskasagoa", azpimarratu dute.

Bestalde, Urkullu eta bere gobernuak, gainera, langabeziaren aldeko apustu argia egin dutela, adierazi dute. Era honetan, hemengo langabezi-tasa, %17koa, Europako bataz bestekoa baino 7 puntu gorago dagoela, gogoratu dute.

Martxoaren 12an goizeko 10etan asanblada egingo da Gasteizko Florida parkean. Jarraian manifestazioa egingo da Lehendakaritzaraino, aurrekontu proiektua salatzeko.

Martxoaren 16a, berriz, arratsaldeko 17,30etan manifestazioa irtengo da Bilboko Jesusen Bihotzaren plazatik.