Antalis enpresako langileek Madrilen bilkura bat egin dute
2014/01/23
Antaliseko langileek elkarretaratze bat egin dute lantegiaren jabe den multinazionalak Madrilen duen egoitzaren aurrean; mobilizazioaren asmoa Albisturko lantegiaren etorkizuna bermatuko duen bideragarritasun plan bat exijitzea zen. Enpresako zuzendaritzak ukatu egin die enpresa-batzordeko kideei bilera egiteko aukera.
Goizeko azken orduan ELA eta LABeko ordezkariak Madrilgo lantegiko enpresa-batzordearekin bildu dira; beroni Albisturko plantak bizi duen egoeraren berri eman diete; Antaliseko zuzendaritzak produkzioa taldearen beste lantegi batzutara eramateko asmoa duela iragarri die langileei.
Bitartean, bilkuran zeuden langileek informazio-orriak banatu dituzte Madrilgo lantegian dihardutenen aurrean.