ELAk bere afiliatuei dei egiten die parte har dezaten Sare eta Bagoazek urtarrilaren 9rako deitutako manifestazioetan
2016/01/04
ELA bat dator deialdiaren mezuarekin, hots, beharrezko diren hari pertsonal, sozial eta politiko guztiak batu egin behar direla dispertsioaren eta euskal presoei zein hauen senideei ematen zaien tratu ankerraren harriak mugitzeko.
ELAk bere afiliatuei dei egiten die parte har dezaten Sare eta Bagoazek urtarrilaren 9rako Baionan eta Bilbon deitu dituzten manifestazioetan.
Sindikatuaren iritziz onartu ezinekoa da borroka armatua aldebakarreko erabakiz uztea erabaki eta lau urte luze igarota, Euskal Herriaren aurkako estatu-ituna sostengatzen duten indar politikoek espetxe-politika humanizatzeko eta demokratizatzeko urrats bat ere eman ez izana.
Horregatik, ELA bat dator deialdiaren mezuarekin, hots, beharrezko diren hari pertsonal, sozial eta politiko guztiak batu egin behar direla dispertsioaren eta euskal presoei zein hauen senideei ematen zaien tratu ankerraren harriak mugitzeko.