UTE TMB Arraiz, Bizkaiko hiri-hondakinen enpresako langileak astebete greban

2016/04/12
UTE TMB Arraiz, Bizkaiko hiri-hondakinen enpresako langileak astebete greban
UTE TMB Arraiz enpresak Bizkaiko hiri-hondakinen zati bat erreziklatzea du eginkizun. Plantillak greba mugagabe bati ekin zion apirilaren 4ean, lan-baldintzak hobetzearren, eta prekarietatearen hedadura mugatzearren. Gaur manifestazioa egin dute enpresaren egoitzetik Bizkaiko Aldundiaren egoitzaraino.

UTE TMB Arraiz Enpresa Batzordeak apirilaren 1ean salatu zuenez, Pabisa, Valoriza (Sacyr), Garbiker eta Bizkaiko Foru Aldundia gehiago arduratzen dira gutxieneko zerbitzuak arautzen, gatazkaren konponbidea bilatzen baino. Azkenean Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak arautu dituen gutxieneko zerbitzuek greba-eskubidea urratzen dute.