Pentsioen erreformaren aurkako manifestazio jendetsuak gaur arratsaldean hiriburuetan
2013/10/19
Milaka pertsonek parte hartu dute gaur arratsaldean Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean Rajoyren gobernuak onartu berri duen penstioen erreformaren aurka protestatzeko. Deialdia Gune osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek egin dute., Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiak Bilboko manifestazioan hartu du parte.
Muñozen hitzetan "kontuan hartzen bagaituzte, pentsioetatik dirua kentzeko da; gero espekulazioaren eta bankuen zorrak estaltzeko erabiliko dutena".
Bere esanetan Euskal Herriko pentsiodun guztiei osagarri bat bermatu behar zaie, hartutako erabakiek eragindako diru-sarrera galeraren adinekoa.