Enpleguaren aldeko mobilizazioak Cementos Lemonan
2012/10/04
Lemoako zementu lantegiko beharginak lanuzte eta mobilizazioak egiten hasi dira enpleguaren alde. Portland-Valderrivas taldeak UGT eta CCOOekin uztailean egindako akordio bat medio 34 langile kaleratu nahi ditu Cementos Lemonako lantegitik. Bi sindikatu horiek Lemoan ez dute bat ere ordezkaririk, eta horregatik, usurpazio sindikal hori ere salatu nahi dute langileek.
zan ere, Lemoako lantegirako akordio bat iritsi zuten ELAk eta LABek, baina Portland-Valderrivas taldearen aginduz zuzendaritzak ez zuen sinatu. Madrilgo negoziazioa guztiz irregularra da, batetik UGTri eta CCOOei ez dagokien papera ematen dielako, eta bestetik, zentro-arteko batzorderik ez dagoelako eratuta. Euskal sindikatuek lantegi bakoitzean negoziatzea defenditzen dute, eta hau lortzeko auzibidera joko dutela esan dute.
ELAk eta LABek iragarri dute enpresak kaleratzeren bat gauzatu bezain pronto lanuzteak muga jakinik gabeko greba bihurtuko direla.