150 enpresa baino gehiagotako langileen ordezkariek bat egin dute greba orokorrarekin Nafarroan

2020/01/21
150 enpresa baino gehiagotako langileen ordezkariek bat egin dute greba orokorrarekin Nafarroan
ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuen delegatuak urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren mobilizazio arrakastatsuaren lekuko izanen den Gazteluko plazan azaldu dira lan, pentsio eta bizi duinaren aldeko Greba Orokorrarekin Nafarroako 150 enpresa baino gehiagotako langileen ordezkariek bat egiten dutela iragartzeko.

ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariek salatu dute batzuek mobilizazioari uko egitea eskatzen dutela. "Guk aldiz eznahikoak eta partzialak diren neurriak ez ditugu onartzen. Inoiz ez diogulako uko egingo gurea denari, gure eskubideei. 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lanaldia, soldata arrakalarekin amaitzea eta subrogazioa azpikontratetan aldarrikapen justuak dira, oinarrizkoak. Beraz, unea egokia da mobilizazioaren bidez gure aldarrikapenak errealitate bilakatzeko."

Era honetan, gehiengo sozialarena alde gobernatzeko unea dela uste dute; izan ere, egun onartuak ditugun eskubideak langileok urteetan aurrera eramandako borrokei esker lortu dira. "Borrokarako grina hori baldin badugu gurea dena lor dezakegu", gaineratu dute.