“Bateragune auzia dela-eta preso dauden lagunak berehala askatzea exijitzen dugu”
2014/10/11
'Arnaldo askatu! Politika askatu!' plataformak deituta ehunka lagun elkartu dira Elgoibarko kaleetan 'Bateragune auzian' atxilotutako bost lagunak –Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez– berehala askatu ditzaten exijitzeko. Hain zuzen, urriaren 13an bost urte betetzen dira atxilotu zituztenetik.
ELAk ere bat egin du manifestazioa honekin, eta bertan izan da Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusia, sindikatuko beste hainbat kiderekin batera. Muñozek besarkada bana bidali nahi izan die Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi, eta berehala askatu ditzatela exijitu du.