Basalan sozietateko beharginek lanuztea egin dute gaur iragan osteguneko lan istripu hilgarria salatzeko
Irailaren 29an izandako lan-istripu hilgarria izan zen eta (bertan Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa den BASALANgo langile bat hil zen).
Honen aurrean, Basalan sozietateko beharginek egun osoko lanuztea egin dute, hildakoaren eta bere senideekin elkartasuna adierazteko, istripua salatzeko eta segurtasun neurriak galdegiteko.
Bestalde, Foru-Jauregi aurrean 11etan bilkura bat izan da istripua salatzeko.
Salatu beharra dago BASALANen aldi baterako kontratuek (hildakoak honelako kontratua zuen) gutxienez mugagabeen kopurua hirukoizten dutela; areago, proportzio hau une jakin batzutan handiagoa ere izaten da. ELAk agerian utzi izan du lehenago ere lan-istripuen eta aldi baterako enpleguaren edo prekaritatearen arteko lotura. Istripu hilgarri hau are larriagoa da, BASALAn Foru Aldundiaren sozietate bat delako; hots, Aldundia bera da enpleguaren, prekaritatearen eta lan-osasun eta -segurtasunaren arduradun. Horregatik, heriotza honekin Foru Aldundiak ardura du.
Azkenik, salatu beharrekoa da ere OSALANen jokabidea: istripua ostegunean arratsaldeko ordubietan gertatu zelarik, bisita ostiral goizeraino atzeratu zuen (ezbeharra gertatu eta 20 ordu beranduago). Euskal administrazioak kasu larri honetan hain geldo jokatzea ezin da onartu. Aspaldidanik adierazi dugu Osalanen eta administrazioen jokaera pasiboa, lantokietan segurtasun neurri guztiak exijitzerakoan, zein oraingoan, istripua gertatu zen lekua ikuskatzea hainbeste atzeratu dutelarik.