Pentsioen murrizketa gastuaren %40koaren baliokidea da

2011/03/07
Pentsioen murrizketa gastuaren %40koaren baliokidea da
ELAren iritziz, Pentsioen Lege aurre-proiektuak jasotzen duen murrizketa itzela da. Zehazki, 2050erako Barne Produktu Gordinaren %3,5a “aurreztuko” da, –2010eko 37.000 milioi adina–, hots, egungo pentsio-gastuaren ia %40a.

Mikel Novalek eta Janire Landaluzek, arlo sozialeko eta azterketa bulegoko kideak,  aurkeztu dute ELAk aurre-proiektuaren edukiaz egin duen txostenaren azterketa. Espainiako gobernuak, CEOE patronala eta UGT eta CCOO sindikatuen laguntzarekin urtarrilean onartutako akordioak bilakaera negatiboa izan du.

Txosten ekonomikoak frogatzen du erreformak eragingo duen aurrezkia ia-ia gobernuak duela urtebete iragarritako bera dela. Honek esan nahi du CCOOek eta UGTk sinatutako itunarekin gobernuaren proposamena onartu zutela –honela murrizketak onesten zituztelarik–, xehetasun txiki batzuk gorabehera.

 

Irakurri txostena