Igande honetan, murrizketen aurkako manifestazioak Bilbo eta Gasteizen
2012/05/18
Datorren igandean, hilak 20, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 60 eragile sozialek baino gehiagok deituta, manifestazioak egingo dira Gasteiz eta Bilbon, administrazioek ezarritako murrizketen aurka.
Manifestazioa eguerdiko 12,30etan abiatuko da Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazatik eta hainbat kale zeharkatu eta gero bertan amaituko da. Bilbokoa, berriz, 12etan hasiko da Zabalburu Plazatik eta Arenalean amaituko da.