Gipuzkoako erresidentzietako langileei mobilizatzeko trabak besterik ez dizkie jartzen Donostiako Udalak
Langileen oharra
Zaintzaldia karpa batean barruan egin nahi dugun zinemaldi alternatiboa izango da. Ekintza horren bitartez agerian utzi nahi duguna zera da: Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Zinemaldiaren glamourra sustatu nahi duten bitartean, hiri eta probintzia berdinean beste erralitate batzuk bizi direla, emakume prekario eta zaintza ez duinak jasotzen dituzten gure nagusiena, hain zuzen ere.
Honetarako eskatu behar diren baimen guztiak garaiz eskatu ditugu, eta 8 toki ezberdinetako eskaerei ezetz esan digute. Azkeneko tokiaren eskaerari erantzun digute oraindik lotu gabe dauzkaten bi ekintza Katalunia Plazan egin behar dituztela, beraz, plaza ere hori ezin dela erabili.
Lotsagarria iruditzen zaigu udalak grebalariekiko duen jarrera: Woody Allen edo Zinemaldiari diru publikoa eta erraztasun guztiak ematen dizkie; guri, berriz, erresidentzietako langileoi, boikota egiten digu. Argi dago Donostia eta Gipuzkoaren irudi xarmangarria saltzea dela helburua, bertakoak prekario eta ezkutuan mantendu nahi dituzten bitartean.
Baina gurekin jai daukate, karpa jartzea lortuko dugu eta nahiz eta beraiek ezkutuan mantendu nahi gaituzten, pelikula honetako protagonistak gu geu garela erakutsiko diegu.