Espainiar estatuak, enplegu suntsiketaren eta zerbitzu publikoen murrizketaren aldeko apustuarekin darrai
ELAk, Gobernu honek bere langileekiko eta negoziazio kolektiboarekiko duen errespetu falta salatzen du, beste behin ere, langileen ordezkariekin bilera izan aurretik prentsara filtratua baitzuen OPEaren inguruko informazioa.
ELAren ustetan, azken urteetan pilatzen joan den enplegu suntsiketa kontuan izanda, lanpostu nahikorik eskeintzen ez duen LEP baten aurrean gaude; Hau horrela, Gobernuak berak onartzen du, urte honetan jubilazioak medio sortu diren lanpostu hutsen %85 baino ez dela betetzen Ope honekin; Lanpostu beharrean dauden zenbait eremu deialditik at ere uzten direlarik, kanpo osasuna esaterako. Administrazioak berak emandako datuen arabera, 2010. urtetik hona 155.841 lanpostu suntsitu dira Estatuko administrazioan.
Aurrekoari, langilegoaren zahartzea gehitzen badiogu – Gobernuaren datuen arabera langileen %60ak 50 urte baino gehiago ditu eta epe motzean 25.000 langile publiko inguru jubilatuko dira- beharrezkoa da LEP gehigarri bat deitzea eta lanpostu beharrak definituko dituen eta behar hauen araberako lanpostuen sorrera zein deialdia aurrikusiko duen giza baliabideen inguruko plangintza bat negoziatzea. Horrela soilik bermatu ahalko dira, herritarren beharrei erantzuteko kalitatezko zerbitzu publikoak.
ELAtik, Estatuko Administrazioko langileek azken urteotan beren lan baldintzetan jasaten ari diren murrizketak (soldatan, lan kargetan, gaixotzeagatiko osagarrietan, gizarte laguntzetan...), Gobernu honen negoziaziorako borondate falta eta gure zerbitzuak prekarizatzen jarraitzeko apustua salatzen ditugu.