Organo konfederalak

Batzorde eragilea

Batzorde Eragilea hamabi kidek osatuko dute, eta horien artean honako karguak aurreikusten dira: idazkari nagusia, idazkari nagusi ordezkoa eta konfederazio-diruzaina.

  • Mitxel Lakuntza Vicario (Iruña, 1976)
    Idazkari Nagusia.
  • Amaia Muñoa Capron-Manieux (Aix-en-Provence, 1974)
    Idazkari Nagusiaren Albokoa. Nazioartea
  • Ane Bilbao Alzelai (Gasteiz, 1993)
    Zerbitzu Juridikoak.
  • Luis Fernández Centeno (Iruña, 1973)
    Sindikalizazioa, Militantzia, Ekintza konfederalak
  • Leire Gallego López de Goikoetxea (Gasteiz, 1989)
    Genero berdintasunerako politikak, Ekintza soziala, Migrazio politikak
  • Iván Giménez Gil (Iruña, 1976)
    Komunikazioa.
  • Pello Igeregi Santamaría (Sopela, 1981)
    Negoziazio kolektiboa, Lan Osasuna, Euskara
  • Alazne Mantxola Mintegi (Legazpi, 1988)
    Diruzaintza.
  • Aitor Murgia Esteve (Berango, 1988)
    Azterketa Bulegoa, Politika sozialak, Ingurumena
  • Unai Oñederra Egaña (Donostia, 1973)
    Prestakuntza, Iparraldea, Estrategia subiranista
  • Leire Txakartegi Iramategi (Ondarru, 1973)
    Antolakuntza.
  • Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Durango, 1989)
    Afiliazioa, Hauteskunde sindikalak,
    Kudeaketa sistema eta Genero Ekitaterako Plana

 

 


Nazio Batzordea

Nazio Batzordea honakoak osatuko dute

  • Federazio profesionalek izendatutako 12 kide
  • Eskualde-baturek izendatutako 12 kide
  • Batzorde Eragilea

Araua Nazio Batzordea hilean birritan biltzea izango da.

Nazio kontseilua

Nazio Kontseilua konfederazioaren organo gorena da, kongresu-arteko garaian. Honela osatuko da:

  • Federazio profesionalek izendatutako 80 kide
  • Eskualde-baturek izendatutako 80 kide
  • Nazio Batzordea

Nazio Batzordea urtean gutxienez hiru aldiz bilduko da.

Kongresu konfederala

Konfederazio-kongresua da ELAren organo gorena, federazio profesionalen eta eskualde-baturen baitan hautatzen diren ordezkarien biltzarra da. Honela osatuko da:

  • Federazio profesionalek hautatutako 350 ordezkari
  • Eskualde-baturek hautatutako 350 ordezkari
  • Nazio Batzordea

Kongresuaren ohiko bilera lau urtean behin izango da.