ARCELORMITTAL ZALAIN (LESAKA)

Lanuzteak astero, langileen osasun arreta eta baldintak okertzen ari direlako

Lanuzteak astero, langileen osasun arreta eta baldintak okertzen ari direlako
ELAk salatu du ArcelorMittal Tubular Products (AMTP) Zalain enpresako zuzendaritzak eta Mutua Universalek langileen osasun-arreta okertzen ari direla, lan-istripuak izan dituzten langileak —lesio larriak izan arren— beste lanpostu batzuetara birkokatuz, dagokien baja medikoa eman beharrean.

Sindikatua kritikatu du, halaber, asteburuetan jantoki eta bokata zerbitzuak modu unilateralean murrizteko erabakia.

Negoziazio saiakerek ez dute fruiturik eman, eta enpresaren jarrera itxia salatuta, langileek bi orduko lanuzteak egiten hasi dira ostegunero, martxoaren 26tik aurrera.

ELAk eskatzen du kaltetutako kasuen berehalako berrikuspena, osasuna produkzioaren gainetik jartzeko bermeak, lan-agintarien esku-hartzea eta murriztutako zerbitzuen berrezarpena.