ELArentzat lotsagarria da Espainiako saltoki handien hitzarmenaren akordioa

2006/02/13

ELArentzat lotsagarria da patronalak eta ANGED, UGT, FASGA eta FETICO sindikatuek Espainiako saltoki handien hitzarmenaren inguruan lortu duten akordioa. Gainera, baliteke CCOO ere akordio horrekin bat egitea. ELAren ustez, akordio horrek agerian uzten du beste behin saltoki handien langileei egiten zaien iruzurra. Akordioak soldata baxuak, lanordu asko eta igande eta jai egunetan irekitzearen alde egiten duen eredu bat sendotu besterik ez du egiten. Horrelako akordioek soilik patronalari egiten diote mesede. Esandakoaren eredu argia Mega-park da. Bertan, milaka langilek egiten dute lan behin-behineko kontratuekin; eta, bien bitartean enpresak milaka milioi irabazten ditu.

ELAk argi utzi nahi du ez duela akordio hori sinatuko. Gainera, sektore horren langileek urterik urte erosteko ahalmen gutxiago dutela salatu nahi du. ELAk saltoki handietan lan egiten duten lagunentzako lan baldintza hobeak aldarrikatzen jarraituko duela azpimarratu nahi du.