TXINGUDIKO ZERBITZUAK greban
Galdutako erosahalmena berreskuratzea, gabonetako aldarria
Irun eta Hondarribiko urak eta hondakinak kudeatzen dituen Txingudiko Zerbitzuak enpresako langileek abenduaren eta urtarrilaren artean deitutako 8 egunetako lehen greba egin dute, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako. Hurrengo grebak abenduaren 23, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 5,7, 8 eta 9an izango dira. Gaurkoan, gabonen atarian gaudela aprobetxatuta, gabon kanta bat prestatu dute euren aldarrikapenak antzezteko.
Zuzendaritzak ez ditu negoziatu nahi soldata igoerak eta azken urteetan galdutako erosahalmena. Zehazki, 2010. urtetik hona, % 14 galera izan dute erosahalmenean.
Gainera, zuzendaritzak enpresa bat kontratatu du lanpostuen balorazioa egiteko, eta erabaki du langileen % 35ek baino gehiagok behar baino gehiago kobratzen duela. “Onartezina” deritzo ELAk horri.
Sindikatuak gogorarazi du helburua, langileen lan baldintzak hobetzeaz gain, familiei eta, oro har, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea dela.