DHL MERCEDES

Bajan zeuden ikertutako bi langileren kaleratzea salatzeko lanuzteak

Bajan zeuden ikertutako bi langileren kaleratzea salatzeko lanuzteak
Enpresa batzordeak (10 ELA eta 2 UGT) 260 langile inguruko plantillari bi eguneko paroa egiteko deia egin dio, bajan zeuden bi langileren kaleratzea salatzeko. Kaleratze horiek justifikatzeko, enpresak detektibe zerbitzu bat kontratatu du; inoiz gertatu gabeko egoera da.

Gaurkoa, deitutako bi lanuzteetako lehena izan da, eta otsailaren 26rako dago bigarrena deitua. Batzordearen ustez, jokabide horiek etikoak ez direla eta enpresaren diziplina-boterea lantokietatik kanpo hedatzen duela iritzita.

Era berean, salatu dute ezin dela normalizatu bajan dauden langileak beldurtzeko tresnak erabiltzea. Laneko prebentzioan eta osasunean inbertitu beharrean, enpresak langileen bizitza pribatuan sartzea erabaki du, absentismo datuetan babestuta.

DHL Supply Chain Mercedes-Benzen instalazioetan zerbitzua ematen duen azpikontrata da; besteak beste, ekoizpen-lerroetarako hornikuntza, biltegiaren kudeaketa eta kamioien deskarga egiten ditu.