Tubacex Taylor Accesorios enpresako Enplegu Erregulazioa itxierari ekiteko lehen urratsa izan liteke
Tubacex taldeak ez du lotsarik hain erabaki larria 4 orrialdeko memoria batean azaltzeko; benetan, ordea, argudiatu dituen arrazoietako bat ere ez du justifikatzen, eta alde batera uzten du zergati ekonomikoak aintzat hartzerakoan talde osoa izan behar dela kontutan, ez soilik Artziniegako lantegia.
Tubacexen zuzendaritza ezgauza da bere Artziniegako lantegia lehiakorra izan dadin; haatik, hau posible da, hala erakutsi baitute bere langileek lehenago. Hain zuzen, ELAk salatu du inor ez datorrela bat produkzio arloan hartzen diren erabakiekin.
ELAk kargu hartu dio zuzendaritzari negoziatzerakoan agertu duen fede txarragatik; irregulartasun larriak ari da egiten; kontsulta aldia tramite hutsa da, eta zuzendaritzak ez die erantzunik ematen bileretan langileen ordezkaritzak egiten dituen galderei.
Sindikatu honek galdegin du Tubacexek Artziniegako lantegiaren etorkizuna berma dezala; lotsagarria da langileak zigortzea sei hilabeteko langabeziara eta zalantzazko etorkizuna izatera, bitartean administrazio kontseiluak 45.000 euroko dietak jaso eta erregulazio espedienteak goi zuzendaritzari -zeinak langile arrunten hirukoitza irabazten duen- eragiten ez diolarik.
Erregulazio espediente hau xantaia saio bat dela iritzita, langileak mobilizazioak egiten hasiko dira.
ELAk lan-agintaritzari eskatu dio dosier hau oso zorrotz beha dezala, eta ez dezala diru publikorik -alegia, langabezia prestazioak- ipini Tubacex taldearen etekinak gehitzeko.