Gipuzkoako Aldundiak kontratatzen dituen enpresek lan hitzarmenak bete beharko dituzte
2013/07/10
ELAk txalotu egin du atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako proposamena. Honen arabera, Gipuzkoako Aldundiak kontratatzen dituen enpresen eta hauek azpikontratatutakoek euren sektorerako lan hitzarmena bete beharko dute.
ELAren iritziz erabaki honekin, "erakundeen azpikontratak eta iruzur nabarmena parekatzen zituen axioma amaitzeko onarriak jartzen dira". Sindikatuak salatzen du lan hitzarmena ez betetzearen arazoa ez dela Gipuzkoara mugatzen eta gainerako erakundeei ere antzeko erabakiak hartzera gonbidatu ditu.