ITASUA ITV (BERGARA ETA ZARAUTZ)

Lantokiak hustu dituzte bigarren greba egunean

Lantokiak hustu dituzte bigarren greba egunean
Enpresak Gasteizko hiru ordezkarirekin eraginkortasun mugatuko akordioa sinatu du Bergarako eta Zarauzko ordezkarien babesik gabe. Itasuak akordio hori baliatu nahi izan du negoziazio kolektiboa amaitutzat emateko. Uztailaren 10ean egingo dute 3.greba eguna eta 13tik aurrera greba mugagabeari ekingo diote.

Bergara eta Zarautzeko ITVak kudeatzen dituen ITASUA enpresako langileek bat egin dute ELAk eta LABek deitutako bigarren greba egunarekin. Enpresa hitzarmena negoziatzeko prozesua berriz ere martxan jartzea eskatu dute. Izan ere, hitzarmena negoziatzen ari zela, enpresak aldebakarrez erabaki du Gasteizko hiru ordezkarirekin eraginkortasun mugatuko akordioa sinatzea. Akordio hori ez da, ordea, ITASUAko langile guztien ordezkaritzarekin adostu, Bergarako eta Zarauzko ordezkariek ez baitute horrekin bat egin. Gauzak horrela, erabaki horrek ez du gatazka horri irtenbide orokorrik ematen.

Hala ere, kexu dira, enpresak akordio hori baliatu nahi izan du negoziazio kolektiboa amaitutzat emateko. Jarrera hori arduragabetzat jo dute langileen zati handi batek ez baitu akordio hori onartu eta negoziatzen jarraitzeko borondate argia erakutsi baitu.

Aldarrikapenen artean daude  sektore berean lan bera egiten duten langileen arteko berdintasuna eta justizia. Gipuzkoan dauden beste ITV enpresa bateko langileek baino 133 ordu gehiago egiten dituzte urtean eta 2.000 eta 5.000€ arteko soldata txikiagoak dituzte.

Gainera, urtez urte, jarduera horrek etekin ekonomiko handiak sortzen ditu. Azken 5 urteetan, Larrauri familiak 5.000.000 euro inguruko dibidenduak izan ditu. 

Ekainaren 29an izan zuten lehen greba eguna. Uztailaren 13an izango da hurrengoa, eta aurrerapenik ezean, greba mugagabeari ekingo diotela iragarri dute.