ELAk CCOO eta UGT sindikatuen Laudioko egoitzen aurkako erasoa arbuiatu du
2009/10/24
Era berean, askatasun sindikala aldarrikatu du, era guztietako erasoen gainetik.
ELAk guztiz arbuiatu ditu bart gauean UGT eta CCOO sindikatuen Laudioko egoitzen aurka izan diren erasoak.
ELAk bi sindikatueekiko bere elkartasuna adierazi du, eta gaineratu duenez, "honelako ekintzek amaitu egin behar dute, gure gizartean tentsioa areagotu besterik ez baitute egiten".