Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak

2006/03/30

ELAk bere militante eta afiliatuei gogorarazten die bihar, martxoak 31, hileko azken ostirala dela, eta hiri nahiz herrietan Etxeratek antolatzen dituen elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen die. ELAk uste du euskal presoen aldeko ekimenek ez dutela etenik izan behar, presoei oinarrizkoenak diren eskubideak urratzen zaizkien bitartean.