ELAk exijitzen du Iruñean atxilotutako LABeko kideak askatzea
2012/04/04
ELAk exijitzen du atzo eta gaur Iruñean atxilotutako LABeko kideak askatzea. Zentzu honetan, ELAk azpimarratzen du greba erabateko arrakasta izan zela, eta Nafarroako zein Espainiako Gobernuak aipatutako neurri errepresibo hauen bidez arrakasta hori desitxuratzeko ahalegina egiten ari direla.
Gauzak horrela, ELAk kritikatzen du botere politiko eta ekonomikoen jarrera, greba eskubidea kriminalizatze aldera jo dutelako. Martxoaren 29an agerian geratu zenez, greba langileen oinarrizko tresna da, eta oso eraginkorra izaten jarraitzen du gobernu guztiek inposaturiko neurri antisozialen aurka borrokatzeko.