ELAk ez du onartuko kaleratze txostenik Eusko Irratian
2015/01/16
Eusko Irratiako zuzendaritzak gaur goizean kaleratze txostena aurkezteko asmoa duela aurreratu dio langileen batzordeari. Erabakiak ELAren atal sindikalaren gaitzespena jaso du berehala, eta honen aurka joko duela aurreratu dio zuzendaritzari.
ELAren aburuz Eusko Irratiko zuzendaritzak planteatzen duen enplegu murrizketak zerikusi zuzena du iragan urtean EITBko Adminsitrazio Kontseiluak aurkezturiko Enplegu Publikorako Eskaintzan jasotzen zen murrizketarekin. Jakina denez, proposamenak ELAren ezezkoa jaso zuen. Gainera, ELAren ustez guztiz arbuiagarria da Elkarte Publiko batean lan erreforma erabiltzea lanpostuen suntsiketa ekarriko duen Enplegu Erregulazio Espediente bat aurkezteko.