Greba Bizkaiko elikadura-merkataritzaren alorrean
2008/12/02
Bizkaiko elikadura-merkataritza alorreko mahai negoziatzaileko sindikatu guztiek grebara deitu dituzte langileak datozen abenduaren 5, 22, 23 eta 24rako. Sindikatuek negoziaketen blokeoa eta ugazabek aurkeztu duten proposamen atzerakoi eta onartezina salatu dute. Sindikatuek ehungintza alorreko langileekiko ekiparazioa eskatzen dute.
Marige Fernandez, ELAko ordezkariaren hitzetan, “ez da onartuko inolaz ere soldaten izozketa, batik bat, soldatak hain baxuak direnean. Era berean ezezko borobila emango diogu egun ditugun eskubideen murrizketei, bereziki, amatasuna eta antzinakotasunari dagozkien gehigarriekin lotutakoei”.