Decathlonek jai egunetan irekitzearen aurka izandako mobilizazioa txalotu du ELAk
2014/07/28
Joan zen ostiralean, Santiago egunez, Decathlonek bere saltokiak irekitzeko asmoa agertu zuen. Honen aurka mobilizazio arrakastatsua burutu zuten sindikatuek eta atzera egin zuen kirol produktuen banatzaileak. ELAk txolotu egiten du langileek erakutsi zuten portaera zuzendaritzaren asmoak zapuztuz. "Ezin dugu utzi aurrekaririk izaten. Igande eta jai egunetan jai" dio ELAk eta administrazioen aldetik jarrera garbia eskatzen du.