Hiru eguneko greba Amma Navarran

2012/06/25
ELAk hiru eguneko grebara (ekainak 27, 28 eta 29) deitu du Amma Navarrako egoitza guztietan, azken 8 kaleratzearen aurka, eta enpresak hitzarmena negoziatzeari uko egiteagatik.

 

Zentzu honetan, Ignacio Delpón Giza Baliabidetako nagusiaren ardura azpimarratzekoa da, baina baita Nafarroako Kutxarena ere, akziodunik handiena delako (orain Banca Cívica eta hemendik gutxira CaixaBank).

Gainera, Nafarroako Gobernua, hitzartutako zaharrentzako leku askoren jabea den heinean, egoera honen arduraduna ere bada, diru publikoak kontrolik gabe Ammak kudeatzen dituelako. Horren barnean, kaleratzeak eta langileriaren baldintzak negoziatzeko ezezko borobila.

Bestela, ELAk salatzen du Nafarroako Gobernuak inposaturiko %100ko gutxieneko zerbitzuak. Ez dira negoziatutako zerbitzuak, baizik eta diktadurapean egiten zen bezala, inposatuak. Zaintza zuzenean jarduten duten langile guztiak lanera joateko behartzen ditu Nafarroako Gobernuak, greba eskubidea erabat urratuz. Hauxe da Amma Navarraren langileriak jasaten duen egoeraren beste adibide adierazgarria.