Entelgy (Hezkuntza publikoko euskarri informatikoa)
ELAk % 24rainoko soldata igoerak lortu ditu
ELAk akordioa lortu du Entelgy Ibairekin, Hezkuntza publikoko euskarri informatikoan eta duela hiru aste hasitako grebari amaiera eman dio.
ELAk akordioa lortu du Entelgy Ibairekin, Hezkuntza publikoko euskarri informatikoko langileek deitutako grebari amaiera emateko. Besteak beste, lehen egunetik aurrera bajak estaltzea eta bi plusen bidezko soldata-igoera adostu dituzte. Azken horrek, kasu batzuetan, egungo soldataren %24rainoko igoera ekarriko du.
Greba langileen lan-baldintza prekarioei aurre egiteko deitu zuen ELAk. Ordura arte, urteko 17.094 euroko oinarrizko soldata zuten, 1.770 orduko lanaldiarekin; Eusko Jaurlaritzaren azpikontraten artean soldata-baldintza okerrenak zituen kolektiboetako bat zen.