ELAk Elkarkidetzako ekarpenak egin daitezkeela eta egin behar direla berresten du
Aurreko abenduan, Rajoyren Gobernuak, Dekretuz, administrazio publikoei enplegu pentsio planei egin beharreko ekarpenak egiteko ezintasuna ezarri zien. EAEko udal eta foru administrazioan, urte askotan borrokaz eta negoziazioaz lortu eta kontsolidaturiko Elkarkidetza BGAEari eraso zuzena suposatu zuen horrek.
Dekretu hauek medio, Rajoyren Gobernua inposatu nahian dabilen erabakiak, Pentsio alorrean Europako ildoen kontrako erabakiak dira, bizi arteko Elkarkidetza bezalako sistemen alde egin eta langileak babestu beharrean, berauek txirotu eta babesik eta erregulaziorik gabe uzten baititu.
Hau ez da langileen lan baldintzen aurkako eraso bat bakarrik, baita Euskal Autogobernuaren aurkako eraso argi bat ere. Izan ere, BGAE alorrean, konpetentziak transferituak daude eta Espainiako Gobernua gai honetan dekretuz sartzean, berauek bereganatzen ari baita.
Zentzu honetan, positibotzat jotzen dugu Konstituzio epaitegiak, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoei pentsio planei ekarpenak egiteko debekua ezartzen dien 20/2011 Erret Dekretuaren aurka jarritako inskostituzionalitate errekurtsoa onartu izana,
ELAk Hego Euskal Herriko instituzioei exijitzen die Madriletik ezarri nahi dizkiguten dekretuak ez aplikatzeko eta Euskal Herrian politika propioak aplikatzeko, eta ildo honetan, Elkarkidetzara egin beharreko ekarpenak mantendu eta bertan behera utzitakoak aktibatu ditzatela, izan ere gaur egun, ekarpenak egiteko borondate politikoa duenak, egin baititzake.