Madrilgo akordioa Arabara ekarri nahi du SEA patronalak gutxiengo sindikalaren laguntzarekin
Pakto horrek hiru urterako balioa izango luke (2015 urtetik 2017ra bitartean), 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteko igoerak galduko lirateke, eta ondorioz langileek eroshalamena ere galduko lukete. Hori gutxi balitz, azken erreforma laboraletik babesteko neurririk ez du jasotzen eta lanaldiaren malgutasuna haundituko litzateke, egun duten 70 orduko flexibilitate poltsa 100ra handituz.
CCOO eta UGT Arabako metalgintzan historia egitear daude atzoko bileran patronalak plazaratutako onartuko balute. Beste behin erakusten dute, langileen gehiengoaren nahiaren kontra erabakitzeko gai direla, gehiengo sindikala errespetatu gabe akordioak sinatzeko prestutasuna erakusten dutelako.
ELAK penagarritzat jotzen du atzoko negoziazio mahaian gertaturikoa; enpresei eskatutako guztia ematen baitzaie lan erreformak ematen dituen aukera guztiak bandejan jarriz.
Beste behin ere CCOO eta UGTk sindikalgintza zuritzailearen aldeko hautua egiten dute eta patronalaren esanetara dagoela bistakoa da, baita metalgintza sektorean ere.